Gobernu taldeak komunikabideetara bidali duen oharrean azaltzen da, aurrerantzean, eta Udaleko hiru alderdiak ados jarri eta gero, "pleno guztiak grabatu eta udalaren webgunean eskainiko" dituztela.
Prentsa ohar horretan esaten denez, "Abadiñoko Independienteak, Bildu eta EAJ alderdiak bat etorri dira osoko bilkurak grabatu eta ezagutzera emateko, gainerako agiri publikoak herritarrentzako eskuragarri jartzeko dagoen prozedura bera balituz".
Enpresa pribatu batek egingo ditu grabazioak, eta Gobernu taldeak azpimarratu duenez, bideoaren "kopia lortu gura duenak bere burua identifikatu eta eskaera aurkeztu beharko du —gainerako agiri publikoak lortzeko legeak finkatzen duen prozedura bera betez—, udaletxean".