Gaur erabakiko dute plenoak grabatzeko modua zein izango

Anboto 2011ko aza. 25a, 08:13

J.L.Navarro: \'Plenoak grabatu eta webgunean eskegitzeko enpresa bat kontratatuko dugu\'

J.L.Navarro: “Plenoak grabatu eta webgunean eskegitzeko enpresa bat kontratatuko dugu”.

 

Osoko bilkura guztiak grabatzeko enpresa bat kontratatzea eta bideo guztiak udalaren www.abadiano.org webgunean ikusgai ipintzea proposatu du AIko gobernu taldeak, oposizioko alderdi biei aurkeztu dien txosten juridikoan.

 

Urriko polemikaren ondoren, azaroan gaiari buruzko araudia ezagutzeko eta jorratzeko batzar bi burutu dituzte udalean ordezkaritza daukaten hiru alderdiek. Gaur eguerdian ziren gaiari buruz berriro batzartzekoak.
“Nik ziurtatzen dudana da udalak pleno guztiak grabatuko dituela”, aurreratu zuen Jose Luis Navarro alkateak atzo. Pleno aretoan grabatzeko asmoz kamera gehiago agertuko balira, kasuan kasuan erabakiko duela zer egin erantzun digu alkateak.

 

Aurrekariak

Publikotik udalbatzarra bideoan grabatzen zebilen herritar bati grabatzeari uzteko eskatu zion urriko ohiko bilkuran Jose Luis Navarro alkateak. Herritarrak abadiñarrek grabatzen jarraituko zuela erantzun zion, “udaleko erabakien berri izan dezaten”.

 

Urriko ohiko bilkura horretan legez, legegintzaldi honetan hainbat bider eztabaidatu dute gaia udalbatzarretan. Abadiño Uren Partzuergoan sartzea eztabaidatu zuten udalbatzarra bertan behera utzi zuen eztabaida horren ondoren alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!