Plenoa bertan behera, eta hurrengoa ateak itxita

Anboto 2011ko urr. 27a, 13:04

Bertan behera utzi zuen Jose Luis Navarro alkateak, Udalaren Uren Partzuergorako sarrera eztabaidatzeko aurreikusi zuten atzoko udalbatzarra. Hurrengo plenoa ateak itxita egingo dutela iragarri zuen alkateak

Bertan behera utzi zuen Jose Luis Navarro alkateak, Udalaren Uren Partzuergorako sarrera eztabaidatzeko aurreikusi zuten atzoko udalbatzarra. Hurrengo plenoa ateak itxita egingo dutela iragarri zuen alkateak.

 

Aurretik, publikotik udalbatzarra bideoan grabatzen zebilen herritar bati grabatzeari uzteko eskatu zion alkateak; “udal honetako gehiengo politikoak  ez du grabatzerik nahi” argudiatu zuen. Herritarrak, abadiñarrek “udaleko erabakien berri izan dezaten” grabatzen jarraituko zuela erantzun zion.

 

Aulkitik altxatu, plenoa bertan behera utzi, eta hurrengo plenoa —besteak beste, Abadiño Ur Partzuergoan sartu ala ez eztabaidatzeko deitutakoa— ateak itxita egingo dutela iragarri zuen Jose Luis Navarro alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!