Estampaciones Bizkaia aurrean batzera deitu du UGE-Euskadik

Anboto 2011ko urr. 5a, 10:45

Estampaciones Bizkaian izan den langilearen heriotza eta horren lankideak izandako istripu larriak \'atsekabetu\' du UGT-Euskadik, Komiteko parte izanda, afiliatu eta delegatuak gaurko deitutako elkarretaratzean parte hartzera dei egin du

Estampaciones Bizkaian izan den langilearen heriotza eta horren lankideak izandako istripu larriak "atsekabetu" du UGT-Euskadik, Komiteko parte izanda, afiliatu eta delegatuak gaurko deitutako elkarretaratzean parte hartzera dei egin du.

 

Gertatutakoa ahal bezain arinen argitzea eskatu du sindikatuak, "istripu berriak saihesteko prebentzio-neurriak hartzeko". Gaur, 12:00etan, enpresaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartuko du UGT-Euskadik be. Baita aurretik egingo den asanbladan be, eta afiliatu eta delegatuei parte hartzera deitu die.

 

Estampaciones Bizkaiarako lan egiten duen azpikontratatutako enpresa bateko langilea zen hildakoa eta horren senide eta lankideei elkartasuna agertu die. Baita larri zauritu eta "agudo sendatzea" espero duten beste langilearen senide eta lankideei be.

 

UGT-Euskadiko Lan Osasun Idazkaritzak azaldu du azken horregaz, aurten, dagoeneko 43 direla Euskal Autonomi Erkidegoan gertatutako lan istripuak: " Ia erdia gertatu da Bizkaian eta horietatik sei industria sektorean izan dira, igazko istripu kopuru berdina, industri jarduera jaitsi egin den arren".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!