Baserritik plazara merkatua hartuko du, gaur, 17:00etan, Abadiñoko Eroski hipermerkatuko aparkalekuak. Uda sasoian etenaldia izango du Durangaldeko merkatuetan baserriko produktuen salmenta sustatzea helburu duen ekimenak. Urrian abiatuko dute berriro.
Durangaldeko baserritarrek ekoiztutako barazkiak,frutak, gazta, eztia, txakolia, sagardoa, ogia eta gozokiak erosteko aukera eskainiko dute, gaur, 17:00etatik aurrera. Baserritik plazara barikuroko merkatuak etenaldia izango du udan, beraz, urrira bitartean gaurko hau izango da azken merkatua. Erosleek bertoko eta sasoiko baserriko produktuak erosteko aukera eskaitzen du merkatu horrek.
Baserritik plazara egitasmoak "baserritarren lana duindu, merkatuetan hauen parte hartzea erraztu nahi du, iruzurra saihestuz", gogorarazo dutenez eta "erosleek erosgai dauden produktuak eskualdeko baserrietan ekoiztu direnaren bermea izango dute". Proiektu honek kontsumitzaileak zein baserritarrak babestu nahi ditu. Bultzatzaileek produkton kalitatea nabarmendu dute.
Merkatu Barri hau denboragaz baserritarren eta hiritarren bilgunea izatea espero da. Bertan, Durangaldeko baserritarrek era duin batetan euren produktuak saldu ahal izango dizkiete erosleei zuzenean.