21. postuan amaitu du Murgoitiok Munduko Kopako lasterketa

Anboto 2011ko urt. 31a, 10:18

Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio 21. postuan geratu zen Alemaniako Sankt Wendel hirian jokatutako Munduko Kopan. 20 onenen artean sartzea zen bere helburua; ez da emaitza txarra, beraz.

Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio 21. postuan geratu zen Alemaniako Sankt Wendel hirian jokatutako Munduko Kopan. 20 onenen artean sartzea zen bere helburua; ez da emaitza txarra, beraz. Aurrez ipinitako helburutik oso gertu geratu da Murgotio Munduko Kopan. 20 onenen artean izatea gura zuen, eta horretatik maila bakar batera geratu da. Atzo (urtarrilak 30) jokatu zen proba garrantzitsua hau zirkuitu bizkor eta alde berean deseroso baten: izotzak proba gogortu zuen. Hirumetekoaren ekinaldia oso erregularra izan zen, nahiz eta arazorik ere eduki zuen une batez; izan ere, zazpigarren itzulian erori eta postu batzuk atzera egin zuen. Stybar txekiarrak irabazi zuen lasterketa, eta podiumean Nys eta Pawels belgikarrek lagundu zioten. Dani Ruizek ere 23 urtez azpikoetan ez zuen emaitza txarra lortu: 38. sailkatu zen Hirumetekoa. Aurreko urteagaz alderatuta, 10 postutan hobetu du bere marka. Emaitza hauek eta Murgoitioren zein taldearen sasoi ona ikusirik, denboraldia luzatzea erabaki du taldeak; Belgikako Ekloo eta Vorseelareko Superprestigioan amaituko dute, otsaileko bigarren asteburuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!