Murgoitio garaile Ispasterren

Anboto 2011ko urt. 24a, 09:29

Euskal Herriko lasterketen denboraldia irabaziz itxi du abadiñarrak.

Euskal Herriko lasterketen denboraldia irabaziz itxi du abadiñarrak. Nazioarteko Ispasterko Udala XXII Saria irabazi zuen atzo Hirumet taldeko Egoitz Murgoitiok. Proban nagusi izan zen Murgoitio; Aitor Hernandez izan zen bigarren 54 segundura, eta Ben Werden hirugarren 1:38-ra. Lasterketa honetan David Secoren agurra ikusi ahal izan zen. 14. postuan amaitu zuen busturiarrak. Bestalde, urtarrilaren 29an eta 30ean izango da munduko txapelketa Alemaniako Sankt Wendel herrian, eta bertan izango da Murgotio Dani Ruizegaz batera. Beste hiru euskaldun ere badaude zerrendan: Javier Ruiz de Larrinaga, Jonathan Lastra eta Ander Insausti. Larrinaga eta Insausti gaur egungo Espainiako txapeldunak dira elite mailan eta 23 urtez azpikoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!