15 urte eta gero Abadiño lur gaineko txapelketa baten izango da

Anboto 2014ko api. 10a, 17:03
Abadiño sokatira taldekoak
Abadiñoko sokatira taldea 15 urte eta gero lur gaineko txapelketa bat jokatzera itzuliko da. Larunbatean Laukizen arratsaldeko 18:00tan jokatuko den Bizkaiako Txapelketan izango dira abadiñarrak.

 

Txapelketan bost taldek parte hartuko dute, Abadiño, Goiherri, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi neskak. Azken hiru talde hauek, Laukizekoak bertakoak dira. Talde gutxi egotearen ondorioz eta bat gehiago egoteko asmoz aurkeztuko direla abadiñarrak adierazi du Edu Mendizabal entrenatzaileak.

 

Orain dela 15 urtetik lur gaineko soka tiran ibili ez direnez, indar apur bat egin eta disfrutatzeko asmoz joango direla Bizkaiko Txapelketara esan du entrenatzaileak. Gainera, Laukizekoa izango da Abadiñoko sokatira taldeak jokatuko duen lur gaineko txapelketa bakarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!