Abadiño sokatira taldea 600 kilora arteko finalerako sailkatu da

Anboto 2014ko ots. 4a, 13:14
Sokatiran eta goma gainean 680 eta 640 kilora arteko txapelak eskuratu ostean, 600ekoa bilatuko du Abadiñok zapatuan, Bilboko La Casillan.

 

Abadiño sokatira taldeak aparteko zailtasun edo estuasunik gabe lortu du 600 kilora arteko txapelketako finalerako sailkatzea. Lehen jardunaldian lehenengo geratu eta sailkapena bideratuta utzi zuten.

Joan zen asteburuan Urdulizen izandako jardunaldian bigarren sailkatu ziren. Multzoburuen arteko lehian galdu egin zuten Ipar Euskal Herriko Ñapurrak taldearen aurka. Horrela, zapatuan Bilboko La Casillan jokatuko den finalerako Ñapurrak da arerio nagusia, Ibarra eta Sokarrirekin batera. Lehia gogorra izango dute, otsailaren 20tik 23ra Irlandan jokatuko den munduko txapelketarako prestaketaren azken txanpan murgilduta daudelako talde guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!