Abadiñori 560koa bakarrik falta zaio txapel denak janzteko

Anboto 2014ko ots. 10a, 12:52
Abadiño Sokatira Taldeko tiralariak 600 kilora arteko txapela jantzita
Asteburuan 600 kilora arteko txapelketa irabazi du Abadiño Sokatira Taldeak eta datorren zapatuan 560 kilora arteko finala jokatuko dute. Irabaziz gero, goma gaineko zortziko pisu denetan nagusi izango lirateke.

 

Munduko Txapelketaren atarian, Abadiño Sokatira Taldea oso sentzazio onak uzten dabil. 680 eta 640 kilora arteko garaipenen ostean, zapatuan 600ekoa irabazi zuen Bilboko La Casillan jokatutako finalean. Tiraldi guztiak irabazi zituzten. Sokarri sailkatu zen bigarren eta Ñapurrak hirugarren. Beraz, Abadiñok goma gainean eta zortziko txapelketan orain arte jokatu diren hiru finalak irabazi ditu. Datorren zapatuan 560 kilora arteko finala jokatuko dute. Irabaziz gero, modalitateko txapel denak Abadiño Sokatira Taldekoen buruan geratuko lirateke.

 

Datorren martitzenean Irlandarako bidea hartuko dute sokatiralariek bertan jokatuko delako munduko txapelketa. Egun bitan Abadiño Sokatira Taldea ordezkatuz lehiatuko dute eta beste egun bitan Euskal Sokatira Federazioa ordezkatuz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!