Aurtengo laugarrena eta ibilbideko 50. txapela irabazi ditu Abadiñok

Anboto 2014ko ots. 17a, 12:04
Abadiñoko tiralariak Ezpeletan, 560 kilora arteko finalean

Goma gainean Euskal Herriko zortziko txapelketako lau txapelak irabazi ditu Abadiñok. 1998an txapelketari ekin zitzaionetik 50. txapela dute.

Abadiño Sokatira Taldeko urrezko belaunaldia marka denak apurtzen ari da. Asteburu honetan, Ezpeletan, 560 kilora arteko txapela jantzi dute. Horrela, modalitate honetan jokoan izan diren txapelketa denak irabazi dituzte aurtengo denboraldian: 680, 640, 600 eta 560 kilora artekoak. Horrez gainera, orain 16 urte txapelketa hasi zutenetik goma gainean irabazi duten 50. txapela izan da Ezpeletan lortu dutena. Zapatuan, Ñapurrak eta Sokarri geratu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Bihar goizean Irlandarako hegazkina hartuko dute abadiñarrek, eguenetik aurrera munduko txapelketa lehiatuko dutelako bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!