[BIDEOA] Gaur irekiko ditu ateak Olentzeroren baso magikoak

Aritz Maldonado

Olentzerok argiz bete duen Jauregibarriako parkeak gaur irekiko ditu ateak; gaur, bihar eta etzi, zornotzarrek bisitatu ahalko dute, eta astelehenetik aurrera, ostera, publiko orokorrari irekiko dizkio ateak. Gainera, Zornotzako merkatariek 1.000 sarrera banatuko dituzte erosleen artean. 2027ko urtarrilaren 6ra arte bisitatu ahalko dute interesa dutenek. 

Zornotzako gabonetako egitarauko nobedade nagusietako bat da Olentzeroren Baso Magikoa. Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak sarreren salmenta "martxa onean" doala nabarmendu du, beraz, bisitatzeko asmoa dutenek "azken unera arte ez uzteko" esan du. "Argiz eta fantasiaz beteko dugu gune magiko hau. Hain zuzen ere, 20.000 metrotik gora argi-girlanda, figura animatuak eta efektu bereziekin girotutako guneak daude Jauregibarrian", azpimarratu du.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!