Gimnasioan hobekuntza lanak eginda, erabiltzaileei eskaerei erantzuteko asmoa izan du Zornotzak Udalak. "Erabiltzaileen eskaera nagusietako bati erantzuten diogu lan hauekin: entrenatzeko espazio gehiago eta ekipamenduak hobeak izatea. Haien beharrak entzun ditugu eta kontutan hartu ditugu zornotzar askoren eguneroko bizitzaren parte diren instalazio hauek hobetzeko", azaldu du Ainhoa Salterain alkateak. Entrenamendurako eremua egokitu dute oraingo lanekin. Lanak hiru fasetan antolatu ditu udalak, eta jarduera gidatuetarako espazioak amaitzea falta da orain. Aurreikuspenen arabera, "azaro amaieran" amaituko dituzte lan horiek.