Binakako pilota txapelketako lau jaialdi Zornotzako Amorebieta IV pilotalekuan jokatuko dira. Pilota Pro Festeko hiru hitzordu barikuetan dira, 20:45etik aurrera: abenduak 11, urtarrilak 22 eta otsailak 12. Jardunaldi bat urtarrilaren 4ko astelehenean izango da, 19:30etik aurrera.
Jaialdi bakoitza partidu bik osatuko dute. Euretako bat Serie Ako binakako txapelketakoa izango da, eta bestea, Serie B txapelketakoa edo lagunartekoa.
Sarrerek 20 eta 35 euro artean balioko dute. Lau jaialdietarako abonoak dagoeneko eskuragarri daude 100 eurotan. Abonoak kantxan bakarrik eskuratu daitezke. Sarrerak eta abonoak Zornotzako Urtza tabernan eta Venecia kafetegian ere eskuratu daitezke.
Binakako txapelketak aurkeztu arte ezin da jakin eskualdeko pilotaririk arituko den, baina hala balitz, pilotari horiek ekarriko lituzkete Zornotzara. Halaxe aurreratu dute antolatzaileek gaurko aurkezpenean. Aurkezpen horretan izan dira Aimar Morgaetxebarria zornotzarra eta Aitor Elordi mallabiarra. Jokin Altuna amezketarra ere etorri da.