Deitzaileen arabera, Eudelek 2025ean Erroldatzea egoera berezietan homogeneizatzeko irizpideak dokumentua onartu zuen, eta bertan, udalerrian bizi, baina erroldatzeko zailtasunak dituzten pertsonei egoitza sozial batean erregistratzeko aukera proposatzen die, bizitzeko, eta lan egiteko "arriskurik" ez dezaten izan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalek irizpide horiek betetzen ez dituztela eta, "alderdi politikoen hipokrisia salatzeko" unea dela uste dute, baita "irizpide horiek berehala aplikatzea eskatzeko". Horrez gainera, martxoan Zornotzan udalean ordezkaritza duten alderdiei zuzendutako idatzi bat erregistratu zutela azaldu dute elkarteek. "Testu horretan, Gizarte Ongizateko Batzordeak onartutako udal araudia aldatzeko eta Eudelek proposatutako irizpideak sartzeko eskatzen zen. Oraindik ez dugu inolako erantzunik jaso", salatu dute.