COVID 19ren eta gripearen aurkako txertoak ipini dituzte eta Osakidetza pozik dago ekimenak izan duen harreragaz. "Gizartea konturatu da gripea ez dela katarrotxo bat bakarrik, eta bost urtetik beherako ume txikiak arriskudun pazienteak direla", azaldu du Nerea Bilbao Zornotzako anbulatorioko pediatrak. Txertoguneak azaroaren 1era arte egongo dira martxan, eta Zornotzakora 15:00etatik 20:00etara joan daiteke.