Etxondopozoko San Kristobal jaiei buruzko dokumentala eskainiko dute barikuan

A. M.

San Kristobal jaiak Etxondopozo auzoan dokumenatala eskainiko dute barikuan, 20:00etan. Zigor Aiarzak zuzendu du lanak, eta Pausak ekoitzi. Ikusleak Etxondopozo auzoko San Kristobal jaien historia ezagutzeko aukera izango du. 

XX. mendearen zati handi batean, San Kristobal jaiak Etxondopozoko bizilagunen topagunea izan ziren. Bertan batzen ziren auzotarrak eta inguruko lantegietako kideak. Auzoko gizarte-bizitzaren parte izan ziren hamarkada luzez, denboragaz ospatzeari utzi zieten arte. 2026an, auzotarrek jaiak berreskuratu dituzte; dokumentalean esperientzia hori azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!