Xare jardunaldiak egingo dituzte Zornotzan, bigarren urtez

A. M.

Esparru digitalean ohitura osasuntsu eta jasangarriak sustatzeko helburuagaz, Xare euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak egingo dituzte Zornotzan gaur. Zelaieta zentroan Zornotzako eta Igorreko 252 ikasle batuko dira. 

Iazko arrakastaren ostean, Xare egitasmoa bigarren biderrez egingo dute Zornotzan. "Gazteen alfabetizazio digitala lehentasunezko premia da, eta, hain zuzen, nerabeen bizitzen esparru digitalari dagokionez ere pedagogia egitea da jardunaldi hauen xedeetako bat", azaldu dute antolatzaileek. Azkue Fundazioak sustatu, eta Zornotzako Udaleko Gazteria eta Euskara sailek babesten dute egitasmoa, eta Arratia BHI, El Carmelo, Urritxe BHI, Lauaxeta Ikastola eta Zornotza LH ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 252 ikasle batuko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!