Horregatik, hainbat zantzuri erreparatu behako zaio, hala nola ageriko arrazoirik gabe pisua galtzeari, ibilera moteltzeari edo ohiko jardueretan nekea sentitzeari. Indarra, oreka, malgutasuna eta jarduera kardiobaskularra uztartzen dituen ariketa egokitua egitea eta, aldi berean, elikadura egokia izatea, lagungarri izan daitezke gure autonomia eta bizi-kalitatea zaintzeko.
Autonomia zaintzea, ordea, ez datza soilik narriadurari aurrea hartzean. Ebakuntza, ospitaleratze edo susperraldi luze baten ondoren, litekeena da aldi baterako kaltetutako gaitasunak berreskuratu behar izatea. Izan ere, helburu hori dute IMQ Igurcoren Errekuperazio Funtzionaleko Unitateek, autonomia-galera berreskuragarria duten pertsonen eskura daudenek.
IMQ Igurco Oruen, arreta hori duela gutxi handitu den unitate batean ematen da, zerbitzu hauen eskutik: suspertzea eta autonomia errazteko diseinatutako espazioak, egoitza-zerbitzuak, fisioterapia, erizaintza 24 orduz eta laguntza profesionala prozesu osoan zehar.