[ARGAZKI GALERIA]: Larrea, Oiarzabal, Anou eta Alonso nagusi Aramotz mendi lasterketan

Maialen Zuazubiskar

Eguraldi goibela izan den arren, giro paregabea egon da gaur Zornotzan. Aramotz mendi lasterketa jokatu da bertan, eta ehundaka mendi korrikalari batu dira bertan. 

Lehenengoak irteera hartzen eta baita helmugara heltzen ere lasterketako luzeko mendi korrikalariak izan dira. 22 kilometrotako ibilbidea bizkorren egin duena Aimar Larrea antzuolarra izan da. Ostean, berriz, Ibai Cebrian eta Ander Gerrikaetxebarria helmugaratu dira, eskutik helduta. Emakumezkoetan Lola Oiarzabalek nagusitasunez irabazi du. Bigarren postua Nora Narbaiza zaldibartarrak lortu du eta hirugarrena etxeko korrikalariak, Itsasne Urkiagak. 

Lasterketa laburra, berriz, oso lehiatua egon da. Azken metroetan Fouad Anoudek Victor Bernedo aurreratu du eta garaipena eskuratu du. Podiumeko hirugarren postua, berriz, Aritz Gilentzat izan da. Emakumezkoetan, Oihane Alonso izan da garaile, Irune Lertxundiren eta Garazi Artolaren aurretik. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!