'Tretatxu'-ren estreinuagaz hasiko dute Zornotza Aretoaren denboraldi berria

A. M.

Zornotza Aretoak datozen hilabeteetarako prestatu duen egitaraua aurkeztu du gaur. Urtarrilera bitartean, 20 ikuskizun eskainiko dituzte bertan. Asteburu honetan izango da lehen hitzordua, bikoitza. Izan ere, barikuan eta zapatuan Anita Maravillas konpainia zornotzarraren Tretatxu lan berriaz gozatu ahalko da. 

Max saria jaso ostean estreinatuko duen lehen lana da Tretatxu. Boteretsuei aurre egiten dien bidelapur baten abentura du oinarrian. Obra berria etxean aurkezteko gogotsu dago konpainia zornotzarra. Zuzeneko musikak eta dantza garaikideak ere lekua izango du programazioan. Herriko musika taldeei ere lekua egin diete programazioan. Horrela, Zornotzako Musika Bandak Taupada oihartzunak eta Sustraien aztarnak emanaldiak eskainiko ditu, azaroaren 21ean eta abenduaren 19an, hurrenez hurren. Abenduaren 18an, ostera, Gabonetako kontzertua eskainiko dute Zubiaurren. 

Emanaldietarako sarrerak salgai daude sarrerakzornotzaaretoa.com webgunean. Programazio osoa ANBOTOren webguneko Agenda atalean ikusi daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!