"Planaren helburua lehentasunak ezartzeko eta identifikatu diren beharrei erantzuteko aukera emango digun plangintza izatea da. Instalazioez ari gara, baina baita kirola egiteko aukerez, klubekiko koordinazioaz, aire zabaleko jarduera fisikoaz eta inklusioaz ere", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak. Lehen eskuartzeen artean, Larrea gimnasioa handitzeko asmoa nabarmendu du Salterainek, baita ere. gaur egun, 404 metro koadro ditu erabilgarri, eta 757 metro koadro izatera igaroko da; 125 kirol makina inguru izango ditu lanen ostean, eta horietako ia 80 berriak izango dira. Txolongo futbol zelaian eta Urgozo ere eskuartzeak egongo direla aurreratu dute aurkezpenean.
Udalaren arabera, Zornotzak 35 kirol azpiegitura eta 30 kirol elkarte ditu; 2.000 kirolari federatu inguru, eta ia 5.300 lagun daude abonatuta Larrea kiroldegian.