Udalak positiboki baloratu du kanpainaren harrera. "Ekimen hau garrantzitsua da udalerriko ekonomia dinamizatzeko, tokiko establezimenduei laguntzeko eta gertuko kontsumoa sustatzeko ", azaldu dute udaletik. Irailaren 1ean jarri zuten martxan Amorebonoren aurtengo kanpaina. Udalak 160.000 euroko inbertsioa egin du kanpaina honetan.
Amorebono bakoitzak 5 euroko deskontua eskaini du 20 eurotik gorako erosketetan edo kontsumizioetan, eta pertsona bakoitzak gehienez sei bono erabili ahalko ditu.