Zornotzako Udalak herritar nagusienak omendu ditu Adinekoen Nazioarteko Egunean

Aritz Maldonado

Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, Zornotzako Udalak diplomak eta opariak banatu dizkiete herriko pertsona nagusienei. Herriari egindako ekarpena aitortu gura izan diete horrela. 

Gaur, urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela baliatuta, Zornotzako Udalak omenaldia egin gura izan die zornotzar nagusienei. "Adineko pertsonak Zornotzaren funtsezko parte dira. Haien esperientziak, ezagutzak eta udalerriari egindako ekarpenak balio handia dute. Udaletik haiekin batera jarraitu nahi dugu haien beharrak entzunez eta topaketa zein parte-hartzeko guneak sustatuz", azaldu du Ainhoa Salterain alkateak Nafarroa Zentroan egindako ekitaldian. Bide batez, Nagusi Aretoak, Zelaieta Zentroak eta Jubilatuen elkarteak nagusientzako antolatu duten programazioa aurkeztu dute. Guztira, ia 700 lagunek eman dute izena 40 jarduera baino gehiagotan parte hartzeko.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!