Zornotzako Gure Lurreko Merkatua "ezin hobeto" hasi dute

A. M.

Martitzenak Azoka Eguna izango dira aste honetatik aurrera Zornotzan. Ekoizle eta bezeroak "pozik" agertu dira azokaren lehen egunak izan duen harreragaz; produktuen aniztasuna, kalitatea, azokaren kokapena eta ekoizleen gertutasuna nabarmendu dute.  

Zortzi ekoizlek parte hartzen dute Gure Lurreko Merkatuan. Besteak beste, Ibarra baserriko Jon Bastanteren ortuariak, Etxanoko Errotik gazteko Kepa Agirregoikoaren behi gazta eta jogurt ekologikoak, Iraunkor elkartearen produktuak, edota Orbe Goikoa baserriko ogia egongo dira salgai. 

Gure Lurreko Merkatua azoka 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, martitzenero. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!