Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua martxan jarri dute Zornotzan

A. M.

Hiru erronka nagusiri erantzuteko asmoagaz martxan jarri du Zornotzako Udalak Aurrekontu parte hartzaileen prozesu berria. "Herri bizia eta ekonomia sendoa, udalerri berde eta jasangarria eta kohesionatua, berdintasunezkoa eta euskalduna dira gure erronka nagusiak", azaldu dute. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik. 

"Herritarren parte-hartzea funtsezko tresna da gure bizilagunen beharrak, kezkak eta ideia lehen eskutik ezagutzeko. Udalerri hobea eraikitzen jarraitu nahi dugu, eta horretarako, herritarrekin batera entzunez eta lan eginez egin behar dugu", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak. Esan bezala, zornotzarrek urriaren 13ra arteko epea izango dute proposamenak egiteko. Proposamenak aurkezteko, udalak galdetegiak utzi ditu udaletxean, eta Zelaieta zentroan; QR kode baten bidez online bidezko formularioa ere prestatu du. Kanpainak irauten duen bitartean, "informazio gune dinamikoak" ere jarriko dituzte udaletean eta Zelaietan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!