[ARGAZKI GALERIA] Giro herrikoia Boroako mendi martxan

J.G.

Mendizaleek 14 kilometroko ibilbidea egin zuten atzo Zornotzako auzotik abiatuta. Eguraldia lagun, mendi ibilbide ederragaz gozatu zuten.

Parte hartzaileek 09:00etan ekin zioten bideari, Boroako elkartearen paretik hasita. Amaieran, 12:30 aldera, kamisetak banatu eta hamaiketakoa egin zuten. Bazkaria, eta bolo txapelketa ere izan zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!