Zornotzarrek Ogenbarrenako jaietako ospakizunekin jarraituko dute

A.M.

Kittu taldea.

Bihar hasiko dituzte, ofizialki, Zornotzako Ogenbarrena auzoko jaiak, 18:00etako txupin jaurtiketagaz. 

DJ Zirkinek girotuko ditu biharko festa eta tortilla txapelketa. Bestalde, zapatuan egun osoan zehar izango dute zer egin auzokideek. Lehiaketa gastronomikoa izango da egunaren ardatza, baina erromeriek ere garrantzi handia izango dute: Kittu eta Sugaar taldeek doinu dantzagarriak joko dituzte. Steepers taldeak ere emango du kontzertua; talde beteranoak hard rock doinuak plazaratuko ditu. Karta-joko zaleek mus txapelketan lehiatzeko aukera izango dute, 17:00etan.

Domekan ere egongo da jaiaz gozatzeko aukera. 11:00etan hasita, merkatu solidarioa egongo da, eta 12:00etan dantza kubatarrak eta txistulariak. 15:00etan emango diete amaiera jaiei, txoripintxopotearen ondoren, hain zuzen ere.

XXV. Txistu Eguna
Asteburuan zehar ekitaldi ugari izango dute Ogenbarrenan. Aipaturikoez gainera, antolatzaileek Txistu Egunaren 25. edizioa azpimarratu dute. Udabarri dantza taldea izango da protagonistetariko bat ekitaldian, taldearen 60. urteurrena dela baliatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!