Zabalik Zornotzako igeriketa egokituko klaseetan izena emateko epea

A. M.

Zornotzako Udalak, 5-16 urte bitarteko eta %33ko desgaitasun maila duten gazteentzako igeriketa egokituko klaseetan izena emateko epea zabalik dela jakinarazi du. Klaseak urriko, azaroko eta abenduko asteburuetan egingo dira. 

Parte hartzaile bakoitzak ordu erdiko igeriketa egokitu saioa izango du, monitore espezializatu baten laguntzarekin. Larrea kiroldegian izango dira saioak. Interesa duten familiek Larrea kiroldegian eman dezakete izena, edota kirolak@amorebieta.eus helbidera mezu bat bidalita, irailaren 20a aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!