Martxan da, ostera, Arkalaz Mugitu programa

Anboto

Udako etenaldiaren ostean, Zornotzako Udalak ostera jarri du martxan Arkalaz Mugitu programa. Zornotzarrek jarduera fisikoa egunerokoan txertatzeko helburuagaz sustatu du udalak. 

Zerbitzuagaz, jarduera fisikoko profesional batek orientazio pertsonalizatua eskaintzen du, parte hartzaile bakoitzaren egoerara moldatuko dena. Arreta Zelaieta Zentroan eskaintzen da, martitzenetan (09:00-13:00 bitartean) eta eguenetan (16:00-18:00). Ikasturte berrian, zerbitzuarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia aldatu egin da, orain, 722 259 003 telefono zenbakira deitu behar da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!