[EGITARAUA] Barikuan hasiko dute Eleizetan zikloaren edizio berri bat

A. M.

Arg: Pablo Bueno.

Eleizetan musika zikloaren edizio berri bat hasiko dute Zornotzan barikuan. Besteak beste, Irati Bilbao durangarrak eta Jou Gonzalez zornotzarrak parte hartuko dute.

Sei kontzertuk osatzen dute Eleizetan zikloaren edizio berriak. Barikuan hasiko da, Espliego Folk taldearen kontzertuagaz. 2002tik antolatzen dute ganbera musikaren zikloak. "Musikaz gozatzeaz gain, Zornotzako ondare monumentala ezagutaraztea ere badu helburu", azaldu du udalak. Kontzertuetara joateko, doako autobus zerbitzua eskainiko dute; autobusak San Migel kaletik abiatuko dira. 

ELEIZETAN 2026

  • Irailak 5, Espliego Folk, 19:30ean.
  • Irailak 6, Irati Bilbao, 18:30ean. 
  • Irailak 12, Aitor Huergo, 19:30ean. 
  • Irailak 13, Haria laukotea, 18:30ean. 
  • Irailak 19, Jou Gonzalez eta Marta Cara, 19:00etan. 
  • Irailak 20, AMCB, 18:30ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!