Zornotzako Amorebonoren kanpaina berria bihartik aurrera egongo da martxan

Aritz Maldonado 2026ko abuztuaren 31

Amaia Aurrekoetxea zinegotzia.

Amorebono, Zornotzako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpainaren edizio berria aurkeztu dute gaur. Irailaren 1etik abenduaren 28ra bitartean egingo dute kanpaina. Nobedade bezala, bonoen erabilera eta kudeaketa erraztuko duen web plataforma aurkeztu dute, baita ere. 

Orain artean, kutxazainetan atera behar izaten ziren bonuak, aldaketarekin, baina, dendetan bertan egin ahalko da kudeaketa. "Beste urrats bat eman dugu kudeaketa sistema berriarekin, Amorebono guztiontzat errazagoa eta erosoagoa izan dadin. Herritarrek bonuak zuzenean erabili ahal izango dituzte kanpainari atxikitako establezimenduetan, aldez aurretik kutxazainetara joan beharrik gabe eta horrela, sortzen ziren ilera luzeak sahiestuko dira. Era berean, saltokiek kanpaina kudeatzeko tresna arinagoa izango dute eta nahi dutenean batu ahalko dira", azaldu du Amaia Aurrekoetxea zinegotziak. Une honetan, 67 establezimendu batu dira kanpainara. 

32.000 bono eskainiko ditu aurtengo Amorebono kanpainak, eta herritar bakoitzak sei bonu erabili ahal izango ditu, gehienez. Parte hartzeko, 16 urtetik gora izan behar dira. "Herritarrek eta udalerriko establezimenduek asko espero duten kanpaina bihurtu da Amorebono. Ekimen honen bidez, tokiko kontsumoa sustatzen jarraitu nahi dugu, gure saltokiak eta ostalaritza babestuz, eta zornotzarrei gertuko negozioetan erosten duten bitartean aurrezteko aukera eskainiz", gehitu du Aurrekoetxeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!