Boroako mendi martxak girorik herrikoienarekin jantziko ditu ibilbideko 14 kilometroak

E.H. 2026ko abuztuaren 31

Mendi martxaren edizio bat Boroan. BOROAKO AUZO ELKARTEA

Mendi martxa irailaren 12an egingo dute, 09:00etan hasita. Inskripzioak egunean bertan egin ahalko dira, 08:15etatik aurrera.

"Mendirik altuenak ere beldur deutso astiro dabilen euskaldunari". Horixe irakur daiteke Boroako auzo elkarteak mendi martxa iragartzeko prestatu duen kartelean. Eta irailaren 12an sen horri eutsiko diote hain zuzen ere, 14 kilometroko ibilbide herrikoia prestatu dute-eta mendizaleentzat: ibiltariek 09:00etan ekingo diote bideari, Boroako elkartearen paretik hasita. Amaieran, 12:30ak aldera, kamisetak banatu eta hamaiketakoa egingo dute. 15:00etan, bazkaria, eta arratsaldeko 19:00etan, bolo txapelketa. Goizean zehar trikitilariak egongo direla iragarri dute antolatzaileek.  Martxan parte hartzeko nahikoa izango da ekitaldia baino lehen auzoan bertan izena ematea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!