Onik aurkitu dute Zornotzan desagertuako 93 urteko gizonezkoa

M.Z. 2026ko abuztuaren 11

Matienan agertu da Zornotzan galdutako gizonezkoa. "Autobus gidari batek eman du abisua", azaldu du Ertzaintzak. 

Gaur arratsaldean, Ertzaintza eta Udaltzaingoa 93 urteko gizonezko baten bila ibili dira Zornotzan.14:00ak inguruan Nagusien Egoitza kideek eman dute abisua, gizonezkoa bertara itzuli ez dela ikusita. Azkenean, 21:30 inguruan onik aurkitu dute desagertutako gizonezkoa. 


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!