Karmen kaleko urbanizazio lanek bide mozketak eragingo dituzte abuztuaren 10etik 18ra

A. M. 2026ko abuztuaren 7a

Zornotzako Karmen kaleko urbanizazio lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte herriko trafikoan. Besteak beste, San Migel eta San Pedro kaleetan ibilgailuei txandaka emango zaie pasabidea, eta Luis Urrengoetxea eta Konbenio kaleetako sarbideetan aldaketak egongo dira. 

Zornotzako Udalaren arabera, lan hauek Karmen 2.0 proiektuaren parte dira, herrigunea espazio "irisgarriago, jasangarriago eta pertsonen ongizatean oinarritutako ingurune" bihurtzeko. 

Udalak aurreikusten duen plangintza honakoa da: 

  • Abuztuaren 10etik 14ra, eta abuztuaren 17an eta 18an: San Migel eta San Pedro kaleetan ibilgailuei txandaka emango zaie pasabidea. 
  • Abuztuaren 10ean eta 11n, 08:00-18:00 bitartean: San Pedro kaletik Luis Urrengoetxea kalerako sarbidea itxita egongo da. Inguruko garajeetarako sarbidea Ixerretik egin beharko da. 
  • Abuztuaren 13ko 08:00etatik abuztuaren 14ko 18:00etara: Karmen kaletik Konbenio kalerako sarbidea itxita egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!