2026ko Karmengo jaiak amaitu ostean, Zornotzako Udalak online inkesta bat abiatu du, jendeak gustuko izan dituen ekintzak zein ekitaldiak, hobetu beharrekoak eta etorkizunerako proposamenak partekatu ahal izateko. Galdetegiaren bidez, jai-egitarauko hainbat ekimen baloratu ahal izango dira, besteak beste, kontzertuak, antzerki-emanaldiak, txupinazoa, marmitako lehiaketa, danborradak eta su artifizialak.
Era berean, jaietan eskainitako udal zerbitzuei buruzko iritzia emateko aukera eskainiko da, hala nola komun publikoen, garbiketaren, Puntu Morearen, irisgarritasun-neurrien edo marmitako lehiaketako mahai-banaketaren ingurukoa. Inkestak jaien balorazio orokorra egiteko eta 2027ko edizioari begirako iradokizunak nahiz proposamenak helarazteko atal bat ere izango du.
Parte-hartzea anonimoa izango da, eta galdetegia euskaraz zein gaztelaniaz bete ahal izango da. Inkesta ESTEKA HONETAN egin daiteke.