Zornotzako Udalak bi saio antolatu ditu Amorebono dendarien artean sustatzeko

A. M. 2026ko uztailaren 17a

Herriko merkataritza eta ostalaritza indartzeko helburua duen Amorebono ekimena sustatzeko, bi saio antolatu ditu Zornotzako Udalak. Saio horiek uztailaren 20an eta 27an izango dira, 14:00etan, Zelaieta Auditoriumean. Aurtengo Amorebono kanpaina irailaren 1etik abenduaren 28ra izango da. 

Aurtengo kanpainak nobedade nagusi bat du, izan ere, bonuen kudeaketa errazteko webgune berria prestatu du udalak. Informazio saio hauen helburua merkataritza eta ostalaritzako establezimenduak tresna berri horretara egokitzea izango da, eta erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!