Inguruko herrietakoak baino "%17-44 merkeago" dira barrakak Zornotzan, udalaren arabera

Anboto 2026ko uztailaren 16a

Zornotako udalak haurrek eta familiek barrakez gozatzeko aukera erraztea nahi duela adierazi du, hori dela eta, bidaiek 2,50 euroko prezioa izango dute Karmen jaietan. 

"Neurri honek jai inklusibo, irisgarri eta guztiontzakoak sustatzen jarraitzeko dugun konpromisoari erantzuten dio. Helburua familia-aisialdiari leku nabarmena ematea eta arrazoi ekonomikoengatik inork jaietako jarduerez gozatzeari uko egin behar ez izatea da", azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!