Hasi dituzte Zornotzako Karmen jaiak. Jendetzak plaza bete du eta bertan entzun dituzte duela 50 urte lehenengo jaiak antolatu zituzten kuadrillen ordezkarien berbak. Orduko jaiak antolatzeko behar izan zituztenak gogoratu dituzte, eta aurtengoetan ondo pasatzeko gonbidapena luzatu dute.