Zornotzako euskalgintzak samindura agertu du Eneko Akarregiren heriotzaren aurrean

A. M. 2026ko uztailaren 14a

Eneko Akarregi.

Ondarroarra sortzez, urteak zeramatzan Zornotzan bizitzen. Urpeko arrantza egiten zebilela zendu zen 57 urteko gizona. 

Ondarrutar izaera inoiz baztertu ez zuen arren, Zornotzagaz lotura estua garatu zuen urteetan Akarregik. Zornotzako herrigintzan asko parte hartu izan zuen, euskararen aldeko taldeetan, Independentistak sarean, edota txosnetako barran txandak egiten, besteak beste. Ibilaldietan, edota Korrikan ere asko inplikatzen zela nabarmendu dute bere ingurukoek. 

Durangoko Institutuko irakaslea ere izan zen Akarregi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!