Jaietan zehar, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak "koordinazio estuan" lan egingo dutela iragarri dute gaur, eta kaleetan "presentzia handiagoa" izango dutela. "Patruila bateratuak arduratuko dira prebentzio lanak egiteaz, besteak beste, lapurretak sahiesteko, alkoholaren eta drogen gehiegizko kontsumoarekin lotutako jokabide desegokiak kontrolatzeko eta bereziki, eraso eta abusu sexistak prebenitzeko", azaldu dute ohar baten bidez.