[EGITARAUA] Jai giroan murgiltzeko prest, Zornotzako Arkotxe-Bediaga auzoan

Anboto 2026ko uztailaren 24a

Tortilla txapelketa, mendi martxa eta umeentzako ekitaldiak egongo dira, besteak beste, Arkotxa-Bediaga auzoan, abuztuaren 21etik 23ra bitartean.

EGITARAUA

ABUZTUAREN 21EAN, BARIKUA

  • 19:00 Txupinazoa.
  • 20:30 Tortilla txapelketa.
  • 21:30 Afalostean Karaokea.

ABUZTUAREN 22AN, ZAPATUA

  • 09:15 Mendi martxa herrikoia, Erdi Aroko aztarnak bisitatuz.
  • 12:30 Hildakoen aldeko meza. Ondoren, hamaiketakoa.
  • 13:00 Euskal Musika.
  • 15:00 Senidetasun bazkaria.
  • 18:00 Dardo eta igel txapelketa.
  • 20:30 Senidetasun afaria.
  • 21:30 Zinema.
  • 22:30 Txokolatada. 

ABUZTUAREN 23AN, DOMEKA

  • 12:30 Meza.
  • 13:00 Aittitte-amamentzako hamaiketakoa.
  • 17:30 Umeentzako ur-jolasak eta apar festa.
  • 19:45 Magia saioa.
  • 21:30 Txokolatada eta jaien amaierako txapligoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!