[EGITARAUA] Erraldoiekin abiatuko dituzte jaiak Etxanon

Anboto

Abuztuaren 14tik 16ra bitartean ospatuko dituzte Etxanoko jaiak. Bertsolariak, antzerki ikuskizuna eta Gozate taldearen kontzertua egongo dira, besteak beste.

EGITARAUA

ABUZTUAREN 14AN, BARIKUA

  • 17:00 Txupinazoa: kalejira Etxanoko Erraldoiekin: Txilin eta Ur-zezena.
  • 18:00-20:00 Umeentzako puzgarriak eta jolasak.
  • 18:00 Mus txapelketa
  • 20:30 Tortilla txapelketarako tortillen aurkezpena.
  • 22:30 Erromeria: Kittu taldea.

ABUZTUAREN 15AN, ZAPATUA

  • 11:00 Meza.
  • 11:00 Pilota jaialdia.
  • 12:00 Zornotzako Otxotea.
  • 14:30 Herri-bazkaria.
  • 17:00 Aittitte-amamei omenaldia, Etxanoko dantza taldeagaz.
  • 17:30 Dantza-Kanta Eingo taldeagaz.
  • 20:30 Taloak Ekotaloren eskutik.
  • 22:00 Bertso saioa: Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina, Julio Soto eta Alaia Martin.
  • 22:00 Umeentzako zinema (eskolan).

ABUZTUAREN 16AN, DOMEKA

  • 09:30 Xeberren omenezko mendi martxa.
  • 11:00 Meza.
  • 12:00 Artzain txakurren lehiaketa.
  • 17:00 Umeentzako marrazki lehiaketa eta bizikleta gynkana (bakoitzak berea etxetik ekarri dezala)
  • 18:00 Hirukoteen arteko briska txapelketa.
  • 19:00 Antzerkia: Ardatz Zirkozaurre.
  • 20:00 Parrilada.
  • 22:00 Kontzertua: Gozategi. Ostean, txokolatada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!