ELAk FVEM patronalaren jarrera salatzeko elkarretaratzea egin du Zornotzan

A. M. 2026ko uztailaren 10a

Zornotzako Boroa poligonoan dagoen OJA-REM enpresaren parean protesta egin zuten atzo Bizkaiko metalaren sektoreko ELAko ordezkariek. FVEM patronalaren jarrera salatu zuten bertan. Sindikatuaren arabera, sektoreko enpresek "etekin handiak pilatzen jarraitzen dute eta langileak erosteko ahalmenaren galerara kondenatzen dituzte sektoreko hitzarmena blokeatuta dutelako".

Halaber, patronalari egotzi zioten sektoreko hitzarmenaren negoziazioen blokeo egoera. "Ez daude prest aldarrikapen nagusiak onartzeko, hala nola, KPItik gorako igoerak, lanaldi murrizketa, prekarietatearen aurkako eta emakumeek pairatzen duten diskriminazioare aurkako neurriak, adibidez".

Elkarretaratzera Ormazabal Distribucion Primaria (ODP) enpresako langileak ere batu ziren; ODP, Ormazabal Taldearen parte da, "Bizkaiko metalaren sektoreko enpresa garrantzitsuenetako bat, eta azken urteetan milioi askoko irabaziak" izan dituena, ELAren esanetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!