Zornotza Trail taldeko korrikalariak zorioneko daude. Uztailaren 3an, taldekako hirugarren postua eskuratu zuten Loiuko Euskal Backyard Ultra proban, eta horri eskerrak, podium batean kokatu ziren taldearen historian lehenengoz.
Loiuko Backyard Ultra proba erresistentziari eta iraupenari loturiko lasterketa da. Parte hartzaileek 6,7 kilometroko zirkuitua egin behar izaten dute behin eta berriro, eta ordu bakoitzaren hasieran irteten dira korrikara, batera. Itzulia ordubete baino lehen amaitu behar dute, eta soberan gelditzen zaien denbora atseden hartzeko erabili, ordua ailegatzean berriro ere irteera-lerroan egon behar dute-eta. Probak ez du iraupen edo itzuli kopuru zehatzik. Etenik barik egiten da, orduro, eta kanporaketa da gakoa: korrikalariren batek itzulia ordubetean amaitzen ez badu edo hurrengo irteerara agertzen ez bada, kanporatuta geratzen da. Dinamika hori jarraitzen dute denek, harik eta korrikalari bakarra geratzen den arte. Taldekide guztien erresistentzia da gakoa.
Loiuko proban, esaterako, Ibon Gamboa eta Maria Recondo izan ziren irabazleak maila absolutuan. Lehenengoak 34 buelta eman zizkion zirkuituari, eta 228 kilometro metatu. Bigarrenak 28 itzuli egin zituen, eta 187,7 kilometro guztira.

Argazkia: Loiuko Euskal Backyard Ultra proba