[ARGAZKI GALERIA] Enrike Renteria pintura lehiaketako sariak banatu dituzte

A. M. 2026ko uztailaren 7a

Zornoza Kultur Elkarteak Enrike Renteria pintura lehiaketaren XXVIII. edizioko sariak banatu ditu. Zintzilik modalitateari dagokionez, 21 lan aurkeztu dituzte, eta kaleko pintura lehiaketan 23 artistak eman zuten izena. Ugaoko (Bizkaia) Iker Mugarrak eraman du lehen saria. 

Antolatzaileek, 23 artista horietako sei zornotzarrak zirela azpimarratu zuten. Hain zuzen ere, se horietako bik, Ivan Martinezek eta Alex Gabriel Leboh-k, laugarren eta seigarren sariak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Saritutako lanak uztailean zehar Zelaieta Zentroan egongo dira ikusgai. Zintzilik modalitateari dagokionez, uztailaren 28ra arte egongo dira lanak ikusgai. 

Bestalde, erakusketako sei koadro saldu dituzte, eta 650 euro batu dituzte AIDAE elkartearentzako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!