SD Amorebietak iragarri nahi du Jon Castrillo Fuentes (Berango, 1995-08-05) izango dela lehen taldeko entrenatzailea 2026-27 denboraldiari begira. Entrenatzaile berria Hirugarren Federazioko SD Leioa taldearekin lan ona egitetik dator. Izan ere, azken denboraldian igoera lortzeko pauso bakarrera geratu da.
Castrillo 2023-24 denboraldiaren erdialdean igo zen Sarrienako lehen taldera Jubenil A taldetik. Une horretan jaitsiera postuetatik oso gertu zegoen taldea eta azkenean sailkapeneko erdi-goiko aldean amaitu zuen liga. Ondorengo bi denboraldietan taldea Bigarren Federaziora igotzeko playoff-etan sartzea lortu zuen: hirugarren postuan geratu zen 2024-25ean eta bigarren postuan 2025-26an. Azken honetan igoera lortzetik gertu geratu zen, fase autonomikoan Touring eta Derioren aurkako kanporaketak gainditu ondoren. Hala ere, ezin izan zuten Albaceteren bigarren taldea gainditu azken kanporaketan. Etxean 1-0 irabazi arren Carlos Belmonte zelaian 2-0 galdu zuten.