Loly de Juan Azpiegituren zuzendariak "emakumeen segurtasunaren aldeko sistema aitzindaria" dela nabarmendu du. "Euskal trenbide-sare osoko 38 geltokitan segurtasun gabeziako egoeretan aktibatu daitezkeen hogeita hamar segurtasun kamera eta 76 larrialdi-totem jarri dira. Elementu horiek, aktibatu ondoren erabiltzen dituztenen segurtasuna indartzera bideratutako hainbat ekintza eragiten dituzte, segurtasun kamerak aktibatu, ETSren aginte postuarekin kontaktatuz eta alarma seinale argidunak piztuz", azaldu du Azpiegitura zuzendariak. "Emakumeok garraio publikoa erabiltzen dugunean, ondo dago horrelako disuasio-neurriak eskura izatea", gehitu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak.