Euba eta Bernagoitia batzen dituen errepideko lanek eragina izango dute trafikoan irailaren 4ra arte

A. M. 2026ko ekainaren 24a

Euba eta Bernagoitia batzen dituen BI-4337 errepidean egingo dituzten lanek trafikoan eragingo dute. Lanak ekainaren 30ean hasiko dira, eta irailaren 4ra arte luzatuko dira. 

Drainatze sistema hobetzeko egingo dituzte lanak. 07:00-19:00 bitartean errai bat itxita egongo da epe lanek irauten duten bitartean, eta txandakako zirkulazioa mantenduko dute. Zornotzako Udalak, joan-etorriak "aldez aurretik" planifikatzeko gomendatu die bizilagunei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!