[EGITARAUA] Olaia Inziarte, Señeak eta Mikel Urdagarin, besteak beste, Landaland jaialdiaren lehenengo edizioan

Aritz Maldonado 2026ko ekainaren 22a

Landaland jaialdiaren lehenengo edizioa aurkeztu dute Zornotzan. "Familia giroko kultura eta aisialdi eskaintza berria" proposatzeko asmoagaz antolatu dute ekimena. Horrez gainera, Zornotxoria aitortza saria emango diote Anita Maravilas konpainia zornotzarrari. Zapatuan, hilak 27, izango da jaialdia, Zornotzako Jauregibarrian. 

"Jardunaldiko une berezietako bat izango da hori, Max sarietan lortutako sariagatik egingo zaio aitortza, baita euskal kulturaren alde egindako ibilbideagatik", azaldu du Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak.  Leixuri Arrizabalaga Euskara, kultura eta kirol foru diputatuak, udalaren eta Aldundiaren arteko elkarlana azpimarratu du. "Gure proiektu kuttunenetako bat, Señeak, bertako Lauaxeta ikastolan sortu zen, eta guretzako oso berezia da udalak talentu gaztearen aldeko horrelako apustu bat egitea. Horrek, bereziago egingo du Landaland". 

Landaland

  • 12:30ean Udabarri dantza taldea.
  • 12:30-21:00 Food trucks.
  • 12:30-20:00 rokodromoa.
  • 12:30-20:00 egurrezko jolasak.
  • 12:30-13:15 ipuin kontalaria.
  • 13:15ean, Zornotxori banaketa eta oroigarri ekitaldia (Anita Maravillasi, Max saria irabazteagatik. 
  • 13:30ean Mikel Urdangarinen kontzertua. 
  • 14:00-14:50 ipuin kontalaria.
  • 16:30ean Señeak Bizkaiaren kontzertua.
  • 17:00-18:00 Eneko Martinez magoa
  • 18:30ean Zornotzako Musika Bandaren kontzertua. 
  • 19:00-20:00 Eneko Martinez magoa. 
  • 20:30ean Olaia Inziarteren kontzertua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!